ZUZENDARITZA BATZORDEA
Ardura | Izena | Abizenak |
Lehendakaria | Garaikoiz | Urroz |
Lehendakari ordea | Unai | Urroz |
Idazkaria | Anabel | Sobrino |
Diruzaina | Julio | Sánchez |
Bokal | Koro | Celayeta |
Bokal | Maider | Solaberrieta |
Bokal | Eduardo | Vertiz |
Ardura | Izena | Abizenak |
Lehendakaria | Garaikoiz | Urroz |
Lehendakari ordea | Unai | Urroz |
Idazkaria | Anabel | Sobrino |
Diruzaina | Julio | Sánchez |
Bokal | Koro | Celayeta |
Bokal | Maider | Solaberrieta |
Bokal | Eduardo | Vertiz |
2003an, Donezteben futbolean aritzeko espazio baten beharra zegoela ikusita, zenbait guraso egitasmo berdinarekin elkartu ziren: herrian futbol zelai bat eraikitzea. Kirol hau praktikatu nahi zuten gazteek, ordura arte, Elizondo edo Lesakara joan behar izaten zuten, Baztan edo Beti Gazte taldeetan jokatzeko.
Honela, 2003ko ekainaren 26an, guraso talde batek, asanbladan, DONEZTEBE FUTBOL TALDEA sortu zuen. Taldearen helburua neskek eta mutilek futbola praktikatzeko aukera izatea zen.
2003ko uztailaren 18an kirol elkarteen erregistroan izena eman zuten. Taldeak, aldiz, 2004ko abenduaren 18an jarri ziren martxan ofizialki. Oinarri-futboleko 39 jokalarik osatzen zuten taldea, alebin, benjamin eta txikien mailatan banatuta.
2007/2008 denboraldian senior taldea sortu zen eta Erregionaleko 1. mailan jokatu zuen, zelai propioa ez izatearen arazoarekin. Honela, taldeak “etxeko” partiduak Atarrabiako futbol zelaian jokatzen zituen lehenik, eta Huarten ondoren.
Urtetik urtera Doneztebe F.T. haunditzen ari zen, bai jokalari kopuruan, baita talde kopuruan ere. Ondorioz, geroz eta gehiago ziren etxeko partiduak kanpoan jokatzeko mugitu beharra zirenak. Erregional kategoriako nesken taldeak etxeko partidak Elizondoko Giltxaurdi zelaian jokatzen zituen. Aldi berean, futbol 11ko behe-mailako kategoriek CA Osasunak utzitako Taxoareko zelaietan jokatzen zuten (Osasunarekin hitzarmena sinatuta daukagu). Donezteben bertan futbol zelaia edukitzeko beharra gero eta haundiagoa zen.
Zailtasun guztiak gaindituz, 2008/2009 denboraldian orainarteko kirol lorpenik handiena bizi genuen: Erregionaleko 1.mailako Nafarroako Kopako txapeldunak izan ginen.
2011/2012 denboraldian eta hainbat gorabehera gainditu eta gero, Doneztebe F.T.k bere ametsa beterik ikusi zuen: Donezteben futbol zelaia eraikitzea lortu zen.