“IÑAKI INDART” FUTBOL ZELAIA
2011ko urriaren 20tik Doneztebe F.T.-ak 100 x 60 m-ko belar artifizialeko zelai propioa du, 300 lagunentzako harmailarekin.
Aparan industrialdearen bukaeran dago, kamioiendako aparkalekuaren atzealdean.
2011ko urriaren 20tik Doneztebe F.T.-ak 100 x 60 m-ko belar artifizialeko zelai propioa du, 300 lagunentzako harmailarekin.
Aparan industrialdearen bukaeran dago, kamioiendako aparkalekuaren atzealdean.
2011ko abenduaren 8an inauguratu zen Iñaki Indart futbol zelaia. Inaugurazioan, Miguel Angel Pozueta jauna, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendaria eta Jose Luis Diez Diaz jauna, Nafarroako Futbol Federazioaren lehendakaria egon ziren eta Jaime Seinekin batera, Doneztebe F.T.ko lehendakaria, ohorezko sakea egin zuten. Honela, 2003an kluba sortu zenetik zegoen ametsa egi bihurtu zen. Aurrerantzean etxeko partiduak herrian bertan jokatuko genituen.
Doneztebeko alkatea, Miguel San Miguel Azpiroz, eta herriko zinegotziak ere bertan izan ziren. Baita Begoña Sanzberro eta Maria Isabel Garcia Malo andereak ere, Nafarroako Gobernuko kontseilariak futbol zelaiaren proiektua hasi zen legegintzaldian. Hauekin batera Javier Esparza Abaurrea jauna ere egon zen, orduko Kirol zuzendaria.
Inaugurazio ekitaldia Doneztebe F.T. osatzen zuten 12 taldeen aurkezpenarekin hasi zen, txikienetatik hasi eta Erregionaleko taldearekin bukatuta.
Taldeekin eta agintariekin argazkia atera eta gero, Aurreskua dantzatu zen (Idoia Zamorano eta Josune Gagok dantzatu zuten Jorge Ostiz txistulariaren laguntzarekin).
Mikel Biain parrokoaren bedeinkapenaren ondoren, hiruko txapelketa bat jokatu zen, bertako taldea, Osasunako (bertan Bustingorri, Lecumberri eta Martin Monreal hainbaten artean) eta Real Sociedadeko beteranoen artean (tartean Bittor Alkiza). Iruindarrek irabazi zuten txapelketa Donezteberi sartutako gol bati esker. Epailea Undiano Mallenco izan zen.
Inaugurazio ofiziala pasata, Espainiako Federazioko lehendakaria zen Angel Mª Villar Llonaren bisita jasotzeko ohorea izan genuen instalazioetan.